Arrasateko Margo Taldekoen lanak ikusgai eta salgai

Mireia Bikuña 2017ko maiatzaren 27a

Herriko hamabi margolarik ipini dituzte euren lanak Seber Altube plazan. Olioz, akuarelaz eta akrilikoz egindako margolanak dira. Askotariko tamainako lanak daude. Egileak lekuan bertan daude, hala eskatzen dutenei, azalpenak emateko. Gustuko margolanak erosteko aukera ere badago. Gaur, zapatua, goizean eta arratsaldean egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak