MUko Ingeniaritzako 203 gradudunek diplomak jaso dituzte

Gaur arratsaldean  egin dute diplomen banaketa ekitaldia Arrasaten. SENEReko Ingeniaritza Aeroespazialeko eta Sistemetako zuzendari nagusi Unai Lópezek hitzaldia eman du bertan.

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza-graduetako 2015-2016 promozioko 203 ikaslek diplomak jaso dituzte MUko eta Arrasateko Udaleko ordezkarien eskutik gaur arratsaldean egindako ekitaldian .

Arrasateko Amaia antzokian izan den  ekitaldian SENEReko Ingeniaritza Aeroespazialeko eta Sistemetako zuzendari nagusi Unai Lópezek Unibertsitatetik lan-mundura, etengabeko bidegurutzean barrena izeneko hitzaldia eman du. Era berean, 4.0 Industriari eta zibersegurtasunari buruzko solasaldia ere egin dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.