Zapatuan 11:30etik 12:30era Garibaiko autobus geltokiak lekuz aldatuko du

Bihar, maiatzaren 27a, Lurraldebuseko autobusak ez dira Garibaiko geltokitik pasatuko 11:30 eta 12:30 artean. Euskal Herriko bosgarren batukaden topaketa egingo da bihar Arrasateko erdialdean eta beraz, autobusak Nafarroa etorbidetik ibiliko dira eta Zerrajera zaharreko eraikinean, hotelaren ondoan, izango dute geltokia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.