Zaldibarko final-laurdenak daude asteburuan jokoan

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 26a, 09:44

Asteburuan jokatuko dituzte Zaldibarko txapelketako final-laurdenak. Aldatz eta Altza Porru izan dira euren multzoetan onenak, eta laugarren sailkatu diren Elorrak eta Betrayerrek izango dute horien kontra jokatzeko ardura.

Ikusteko dago, baina, ezustekorik dagoen. Bestalde, deigarria izan da A multzoan egon den berdintasuna, hiru talde geratu direlako sei punturekin –Betrayer, Lasagabaster eta Oliver y Pepi– eta azken horiek geratu direlako kanpoan. Partiduak antolatzaileek epaituko dituzte.

Asteburuko norgehiagokak:

Maiatzak 27, zapatua

11:00 Legends - Lasagabaster / Antola.

12:00 Aldatz - Betrayer /Antolatzai.

Maiatzak 28, domeka

11:30 Jibaros - Africa United / Antolaile.

12:30 Altza Porru - Elorra /Antolatzaile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak