Arrasateko Margo Taldea hogeita lau bazkidez osatuta dago, baina biharko erakusketan horietako hemezortziren lanak izango dira ikusgai. Eskainiko dituzten lanak, batez ere, olioz, akuarelaz eta akrilikoz margotutako koadroak izango dira, eta, tamainaren arabera, margolari bakoitzak koadro kopuru jakin bat jarriko du ikusgai.
Margolan batzuek formatu handia eskatzen dute, eta, kasu horietan, artista bakoitzak lauzpabost erakusteko aukera izango du. Koadro txikiagoak erakusgai jarriko dituztenek zazpi bat erakutsiko dituzte. Hala ere, badaude margolan bina ikusgai jarriko dituzten artistak. Arte merkatu hori duela bost urte inguru jarri zuten martxan Arrasateko Margo Talde kideek, era, margolanak ikusgai egoteaz gain, salgai ere egongo dira. Erakusketa egun osoan egongo da ikusgai; 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:00etara, hain zuzen ere.