'Oskara' dantza ikuskizuna zapatuan izango da

Joan den otsailerako iragarrita zegoen Kukai taldearen 'Oskara' ikuskizuna baina, arazo pertsonalak zirela eta atzeratu behar izan zuten. Emanaldia, zapatu arratsaldean izango da Amaia Antzokian arratsaldeko 19:30etan.

Atzerapena dela eta, sarrerei dagokienez, bai Internet bai Amaia Antzokiko leihatilan erositakoak bueltatzeko aukera izan zen. Beti ere, kontuan izanda, berriz ere erosi nahi ezkero, eserleku ezberdina tokatzea posible dela. Aldiz, sarrerak mantendu dituztenek, eserleku bera mantenduko dute; eta, otsailerako ikuskizunerako leihatilan erositako sarrerak, berberak izango dira. Oraindik, sarrerak erosteko aukera dago. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.