Arrasateko Musakola auzoan dagoen EkoCenterreko hormak apaintzeko Anitz hitza aukeratu da Emaúsek egindako deialdiari erantzun dioten inguruko bizilagunekin batera egindako lanketa baten ostean. Prozesu ireki honetan lau bilera egin dira eta aurkeztutako proposamen guztien artean anitz hitza izan da adostutakoa, interpretaziora zabalik dagoelako eta horma-irudia ikusterakoan bakoitzari ondorio propioak ateratzeko aukera ematen duelako.
Aste honetan zehar Lexuri Doyague, Helena Azkarragaurizar eta Joana Manzisidor artistak aritu dira hormak prestatzen eta gerturatzen diren herritar guztien artean margotuko dute ostiralean, maiatzaren 26an, 17:00ak eta 20:00 bitartean. Ekintza hau Besarkadak ekimenaren eskutik doa eta honek kultura, adin nahiz jatorri ezberdineko pertsonen arteko kohesio soziala bultzatzea du helburu.