Gdeim Izik kanpamentuaren aldeko gaineko hitzaldia

Joan den eguaztenean, Saharako Gdeim Izik kanpamentuaren gaineko hitzaldia eskaini zuten Debagoieneko Ezker Anitzak eta Irabazik Kulturaten. Helburua, bertako egoera “latzaren” berri ematea  izan zen.

2010ean, Marokoren inbasioaren aurka egiteko, eta, aske izateko, Saharauiek Gdeim Izik kanpamentuan matxinatu ziren. Horretan, hainbat saharaui preso hartu zituzten, eta geroztik, preso politiko dira; 7 urte daramate kartzelan epaituak izan barik. Duela, ia bi aste, maiatzaren 7an, saharaui horien aurkako makro-epaiketa hasi zen. Horretan, saharauiek tribunal militar baten aurrean egin zuten deklarazioa,  eta, ondoren, kasazio tribunal batek tribunal zibilari eman zion pausoa. Hala ere, Ezker Anitzaren ustez, tribunal zibil hori politikoa izan da.

2013tik hona, hainbat organizazio politiko Saharan izan direla diote Ezker Anitzakoek. Eta, bertako Gobernuek zein Parlamentuek egoeraren berri duten arren, saharauien garantia demokratikoak ez direla inondik inora bermatzen uste dute. Aurten, Debagoienako Sahara taldearen (Saharadebaren) 44.urteurrena da eta ospatzeko, zapatuan arratsaldeko 16:00tik 20:00etara, Arrasateko Seber Altube plazan Saharako te, gozokiak eta musika eskaini zituzten dira. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.