Arrasatearrekin batera ospatu dute sahararrek 44. urteurrena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mai. 20a, 19:54
Seber Altube plazan egin dute ospakizuna.

Saharaldeba taldeak antolatuta, Saharako Errepublikaren Fronte Polisarioaren 44. urteurrenaren harira, ospakizun berezia egin dute gaur, zapatua, Arrasateko Seber Altube plazan. "Ez dute lortuko Saharako Errepublikaren aldeko aldarria desagertzea, guk hemen jarraituko dugu; borrokak jarraitu egingo du independentzia lortu arte", adierazi du sahararren Debagoieneko komunitateko presidente Saleh Salek-ek.

"Arrasatearrekin batera gozoak, tea eta gure produktuak partekatu nahi izan ditugu; halako ekitaldiak antolatzen jarraituko dugu Saharako zein Euskal Herriko aldarrikapenak badute-eta zerikusia", gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak