'Burbujas de papel' ikuskizuna Amaia antzokian bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mai. 19a, 16:32

Ikuskizun poetikoa eta bisuala da Kataluniako Mucab Dans dantza konpainiak bihar, zapatua, 17:00etan eskainiko duena.

Burbuilez betetako munduan zehar bidaia bat egitea proposatuko dute taularen gainean izango diren Irina Martinezek eta Joan Laportak. "Dantzarekin, antzerkiarekin, zuzeneko musikarekin eta ikus-entzunezkoekin  jolasten dugu kaleko musikari baten istorioa kontatzeko", azaldu du Laportak.
Familia giroan gozatzeko moduko lana da. "3 urtetik gorakoentzako pentsatuta dago, baina, paraleloki, haur horiekin doazen helduentzako ere aproposa da. Orain arte 200 emanalditik gora egin ditugu, eta hori da sumatu duguna".

Sarrerak bost eurotan eskura daitezke Amaia antzokiko leihatilan eta on line ere bai, Arrasate.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak