Kids&Us-ek zentro bat zabalduko du Arrasaten

Goiena 2017ko mai. 22a, 08:02

Kids&Us Arrasaten.

1 eta 18 urte artekoei ingelesa ikasteko metodo iraultzaileak lehenengo zentroa zabalduko du Arrasaten. Informazio-jardunaldiak ekainaren 3an izango dira, eta saio bi izango dira: 10:00etan eta 12:00etan.

Kids&Us-ek ateak zabalduko ditu Arrasaten, eta, horretarako, informazio-jardunaldiak antolatu ditu; bertan, metodologia eta harekin lotutako guztia aurkeztuko da. Ikastaroen pertsonaiak eta gelan erabiliko diren materialak aurkeztuko dira, gurasoek Kids&Us-en eskaintza zabala ikus dezaten; betiere, umearen adinari eta beharrei egokituta.

Informazio-jardunaldiak ekainaren 3an izango dira, eta saio bi izango dira: 10:00etan eta 12:00etan. Edukiera mugatua da; hortaz, komeni da asistentzia konfirmatzea (656 74 05 78 edo arrasate@kidsandus.es). Jardunaldiak Kulturaten izango dira (Azoka kalea 1). Hain zuzen, Isabel Murrek aurkeztuko du metodologia; Kids&Us-en formakuntza-arduraduna da; bertan, eskola-egutegiaz, matrikulazio-prozesuaz eta ikastaroen kuotez berba egingo du.

Kids&Us-ek ama-hizkuntzaren jabetze-prozesu naturalean oinarritutako metodo propioa dauka; prozesua guztiz eraginkorra da, eta ordena berezi, natural eta berezkoan gauzatzen da. Bizitzaren lehenengo urteetan martxan jartzen diren mekanismo guztiak ustiatu eta optimizatu gura ditu Kids&Us-ek, bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasten laguntzeko.

Natalia Perarnau fundatzailearen ikuspegi berritzaileak ekarri du Natural English izeneko metodo propioa sortzea. Hauxe da sekretua: ingelesa ikastea eta gure ama-hizkuntzaren jabetze-prozesu naturala parekatzea.

Zertan datza Kids&Us-en Natural English metodoa?
Ikastaroak ez dira mailaka banatzen, ikasleen adinen arabera baizik; izan ere, denak hasten dira, beranduenez, 7 urterekin. Materialak ikasleen interesetara egokituta daude; horrela, ondo pasatzen dute eta ikasten segitzeko motibazioari eusten diote.

Kids&Us-en ustez, ingelesak umeen egunerokoan egon behar du. Horregatik, hizkuntza ikasteko metodo honek audioak eskaintzen ditu, ingelesarekiko loturari euts diezaioten, egunero, etxean dauden bitartean. Horrez gain, gelaz haragoko ikasketa sustatzen du: txikienendako jolasak aplikazio mugikorren bitartez, oporretarako jarduerak, umeendako eta gazteendako argitalpenak, antzezlanak ingelesez, sukalde-tailerrak, eta abar. Metodo honek irauli egin du hizkuntza ikasteko sistema tradizionala, umeak jatorrizko ingeles hiztun moduan hartzen dituen ikuspegi berritzaileari esker.

Eskolak minutuka diseinatuta daude, eskola bakoitza ondo aprobetxatzeko. Edukiak araututa eta definituta daude, ikasleek erritmo egokian ikas dezaten. Kids&Us-en Pedagogia Departamentuan hogei profesionalek baino gehiagok lan egiten dute; edukiak gainbegiratu eta eguneratzen dituzte, ahalik eta eraginkorrenak eta motibagarriak izan daitezen ikasleek hizkuntza ikas dezaten.

Kalitatea bermatuta dago; izan ere, eskolen eta irakasleen kalitate-kontrol zorrotza egiten da, ikuskaritzekin eta eskolen grabazio-sistema batekin. Urtero, eskolen eta irakasleen 4.000 ikuskaritza baino gehiago egiten dira eta haien jarduna eta metodoa betetzen dutela ebaluatzen da.

Zentro hau datorren ikasturte hasierarako izango diren 375ei gehituko zaie, 100.000 ikasle baino gehiagorekin. Kids&Us hainbat herrialdetan dago: Espainian, Italian, Belgikan, Andorran, Frantzian, Txekiar Errepublikan, Marokon eta Mexikon.

Informazio zabalagoa: www.kidsandus.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak