Kopako finala jokatzeko azken urratsa ematera

Xabi Gorostidi 2017ko mai. 19a, 11:09

Pasa den asteburuan Allerruri 1-0 irabazi ondoren, Andoni Ezkurra eta Hodei Guridiren taldeak pausu bakarrera dauka kopako finala. Hori lortzeko Lesakako Beti Gazte taldea garaitu beharko dute, bihar, 18:30 Mojategiko zaleen aurrean

Denboraldia titulu batekin bukatzeko aukera handiak ditu Mondrako nesken talde nagusiak. Hil ala biziko finalerdia gainditu beharko dute horretarako, Beti Gazte taldearen aurka.

Taldea ia osotasunean

Biharko hitzordu garrantzitsuari aurre egiteko 18 jokalari izango ditu Ezkurrak bere aginduetara. "19 laguneko taldea gara, eta bihurdurak jota dagoen jokalari bat izan ezik, gainontzeko guztiak jokatzeko prest egongo dira".

Etxean jokatzea aldeko faktore izan daiteke kasu askotan, baina Ezkurraren ustez presio gehigarria suposatu dezake. "Batzuetan etxean jokatzerakoan jokalariek ez dute aske jokatzen.  Aurreko astean Lezoko Allerru taldearen aurka hori gertatu zitzaigun. Partiduaren kontrola izan genuen, baina hori ez zen markagailuan islatu. Urduritasuna eduki genuen momentu klabe batzuetan, eta azkenean larrialdiak pasatuz lortu genuen garaipena. Eskerrak Uxue Ezpeleta atezaina fin aritu zela atepean".

Kopako helburua beteta

Liga erregularrean igoera fasetik kanpo geratuta, Kopan lehen bi sailkatuen artean geratzea jarri zuten helburu, eta lehen amaitu zuten. "Ligako fasean ez genuen igotzeko helbururik. Minutuak ahalik eta gehien banatzea zen nire lehentasuna, eta ondo hasi ginen arren, bosgarren postuan amaitu genuen. Ostean, kopako lehen bi postuetan sailkatzeko erronka hartu genuen, eta bete dugu, beraz, pozik nago taldearekin".

Finalean sartzea denboraldiari amaiera bikaina ematea izango litzatekeela azaldu du Ezkurrak. Eibar gainditzea lortuz gero, Lagun Onakek eta Urnietak jokatuko duten finalerditik ateratzen den taldea izango lukete aurkari finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak