Berbaldirako, AEDko lagunek Oihana Kortazar mendi lasterkaria, Jon Odriozola ziklista ohi eta Euskadi Basque Country Murias taldeko zuzendaria eta Malen Ruiz de Azua atleta gonbidatu dituzte. Eliteko kirolean jarduteak dituen onurak, fisikoki etorkizunean izan ditzakeen ondorioak, kirolari ezagun izateak dakartzanak... Euskadi Irratiko kirol esatari Haritz Gallastegik zuzenduko du berbaldia. Eta, euskal kirolari moduan nazioarteko probetan parte hartzen ibiltzearen gaineko hausnarketa ere egingo dute.