Herriko artisauen presentzia maiatzeko baserritarren azokan

Zapatuan egingo dute maiatzeko baserritarren azoka Seber Altuben eta oraingoan herriko artisauak izango dira protagonista. Esku artean artisau taldekoek bitxigintza, erruberen hagunekin egindako gerrikoak, biserak, ilustrazioak eta zeramikak jarriko dituzte salgai, eta herritarrek euren lana ezagutzeko aukera izango dute.

Landatzeko garai aproposa denez, ez da genero askorik izango. Hala ere, baba beltzak, ilarrak, letxugak, kipulak, eta espinakak salduko dituzte baserritarrek, eta erosleen artean baserriko produktuekin osatutako otar bat zozketatuko da

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.