Espainiako Aerobik Txapelketan, taldekako lanean bikain

Xabier Urtzelai 2017ko mai. 16a, 18:15

Arrasate Dragoi Taldeko gimnastak Guadalajaran izan dira asteburuan, Espainiako Aerobik Txapelketan parte hartzen. Bakarkako lanean Uxue Azkue eta Araitz Altube seigarren izan ziren. Baina, Arrasatekoak taldekako –eta hirukotean– lanean nabarmendu ziren, birritan igo ziren-eta podiumera, hirugarren postua lortuta.

Arrasateko gimnastek Guadalajaran oso emaitza onak lortu dituzte: "Gimnastek izugarrizko lana egin dute txapelketan, entrenatzaileak eta elkarteko ordezkariak oso pozik gaude egin duten lanarekin", adierazi dute klubetik.

Hemen emaitzak:

  • N2 mailan; Uxue Azkue seigarrena izan zen.
  • N3 mailan; Araitz Altube seigarrena izan zen.
  • N3 mailan taldeka; Uxue Azkue, Noah Berrocal, Izaskun Garcia, Nahia Irazola, Eider Lasantak eta Araitz Altube hirugarren izan ziren.
  • N3 mailan hirukoteka; Izaskun Garcia, Nahia Irazola eta Eider Lasanta hirugarren postua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak