Eraso matxisten aurkako elkarretaratzea izan zen atzo

Arrasateko Emakumeen Mundu Martxako plataformak elkarretaratzea egin zuen atzo Arrasateko Herriko plazan. Deialdiaren asmoa, joan den eguenetik egubakoitzerako gauean bi emakumek jasandako eraso matxisten aurka egitea izan zen. Hala ere, horiek ez ziren bakarrak izan.

Deialdiaren protokoloa martxan zutela, bariku gauean Arrasateko taberna batean, beste eraso bat izan zela jakin zuen emakumeen mundu martxako plataformak. Horregatik, atzoko elkarretaratzean hiru erasoen kontra egin zuten. Honetan, arrasatear ugari bildu ziren eta, baita, talde politiko ezberdinen zinegotziak ere.

Egoera jasan ezina dela dio Larraitz Trojaolak eta eraso guzti hauen kontra egiteko, elkarretaratzeez gain, zerbait gogorrago egiten hasi beharko dutela baita ere. Eraso hauen testuingurua ere kokatu zuen plataformak: "Ez dira ekintza solteak, gizarte matxista baten isla baizik. Honekin amaitu beharra dago", azpimarratu zuen Trojaolak.

Mondragon Unibertsitateak ere, eraso hauen kontra egitea nahi izan du. Bada, atzo goizeko 12etan fakultate guztietan 5 minutuko elkarretaratzeak izan ziren. Jada, ostegun gaueko bi salaketak jarrita daude.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.