Jendetza ibili da aurten ere Musakolako jaietan

Egubakoitzean hasi zituzten festak Arrasateko Zigorrola auzoan eta ez da ordutik etenik izan. Buruhandiak eta gaiteroak, disko festa, kantu afaria, herri bazkaria, erromeria, txikiteoa... Ekintza mordoa egin dituzte eguraldia lagun eta beti bezala jende asko batu da horietara.

Oraindik ere badute zertaz gozatu arrasatearrek Musakolan, 22:30ean suzko erroberak jaurtiko baitituzte. Sorpresak ere iragarri ditu antolakuntzak. Bihar goizean 10:30ean hasita prozesioa egingo dute Santa Teresa elizatik San Isidroraino eta ondoren meza nagusia egingo da San Isidro elizan. Abesbatza eta herritarrendako luntxa eskainiko dira ondoren San Isidro elkartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.