Arrasateko pilotariak Herri Arteko Txapelketatik kanpo gelditu dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 14a, 15:54

Joaneko jardunaldian donostiarren aurka egindako emaitzari buelta emateko asmoz joan dira gaur hiriburura, baina ezin izan dute lortu. Hiru partidutik bakarra irabazi dute.

Zaila ikusten zuten kanporaketari buelta ematea, eta bete egin dira aurreikuspenak. Donostiak talde indartsua duela erakutsi du itzulerako jardunaldian ere, eta joaneko jardunaldian moduan hirutik partidu bakarra irabazi dute Arrasatekoek.

Hirutik bat 

Kadete mailan Etxezarretak eta Garitanok neurtu dituzte indarrak donostiarren kontra, eta etxekoak gehiago izan dira (22-16). Ondoren jokatu den gazte mailako partiduan zuri-moreendako izan da garaipena, Llodiok eta Muruak 22-9 irabazi dute. Senior mailako norgehiagoka gogorra izan da Arrasatekoendako: Bolinagak eta Arabaolazak 22-1 galdu dute.

Herri Arteko Txapelketatik kanpo Debarroko Pilota Txapelketan egingo dute orain ahalegin guztia Arrasateko pilotariek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak