Extremadurako kulturaren erakusgarri izan da, aurten ere, Corazon de Encina elkartearen kultura astea

Larraitz Zeberio 2017ko mai. 14a, 12:00
Extremadurako dantzak, atzo, Arrasateko Corazon de Encinaren elkartearen kultura astean.

Gaur emango diote amaiera bi aste bukaera hartu dituen ospakizunari. Extremadurako folklorea, jakiak eta musika izan dira gehienbat protagonista. Hala, Corazon de Encina elkartea Extremadurako jatorria duten hainbat debagoiendarren topaleku izan da egunotan.

Txokolate-jana, argazkilaritza lehiaketa, umeendako marrazki lehiaketa, saiheski-jana... askotariko ekintzak egin dituzte Arrasateko Corazon de Encina elkarteko kideek egunotan. Elkarteak 27 urte betetzen ditu eta Extremadurako folklorea eta jakiak izan dira protagonista.

Atzo, zapatua, Raices Y Brotes eta Alegria De La Sierra folklore taldeen ikuskizunak izan zituzten elkartean. Kultura Asteko afaria eta dantzaldia etorri ziren jarraian. Gaur, domeka, txikiteoa, txapelketen finalak eta sari banaketak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak