Herriz herri ari dira saioak egiten eta gaur Arrasaten egin dute. Maya Amranek gidatu du eta emakume eta musulman izateagatik sufritu dezaketen diskriminazioaz hausnarketa egitea zen asmoa. "Diskriminazio hori identifikatzea, argitara ateratzea eta horri aurre egiteko tresnak ematea", adierazi dute antolatzaileek. Arrasateko saioaz galdetuta emankorra izan dela adierazi dute.