Herritarrekin batera ospatuko dute Kanpanzar ART-ekoek mailaz igo izana

Mirari Altube Arrese 2017ko mai. 12a, 09:51
Kanpazar ART-eko jokalariak Mungian.

Joan den astean, Mungian, lortu zuen ligako txapeldun izatea Kanpanzar Arrasatek eta lorpen hori zaleekin eta herritarrekin ospatu gura dute orain. Kamioian egingo dute ibilbidea jokalariek, bihar, zapatua, 18:30ean hasita.

Beteranoek jokatuko duten partiduarekin ekingo diote egitarauari; 16:00etan da, Mojategin, eta etxekoak animatzera joan daitezen eskatu diete zaleei. Bukatutakoan, txikiteoa egingo dute Musakolan.

Txapeldunek 18:30ean hasiko dute ibilbidea kamioian, eta 19:30ak bitartean herriko kaleetan ibiliko dira. Ondoren, 21:00ak aldera Zabaletan elkartuko dira afaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak