Irteera AEDtik Maule eta Urdiñarbeko Müsikaren Egünera

Ane Vitoria 2017ko mai. 11a, 10:39

Ekainaren 4an Maule bisitatu eta Urdiñabeko Musikaren Egünaz gozatzeko irteera egingo dute AEDtik. Bertan, Xiberoko hiriburua ezagutuko dute, eta, bide batez, hango euskaltzaleen jaietan ere murgilduko dira.

Arrasatetik goizeko 8:00etan irten eta 11:00etan Maulera iritsiko dira. Bertan, Xiberoko hiriburua bisitatuko dute hango euskaltzaleen laguntzarekin. Eguerdian, 13:00etan, Urdiñabera hurbilduko dira  Müsikaren Egünaren barruan antolatzen den Axurki bazkarian parte hartzeko. Bazkari hori hango ikastolen aldeko bazkaria izaten da, Iparraldeko euskaltzaleentzat hitzordu garrantzitsua. Arratsaldeko 15:00etan kontzertuak hasiko dira non,  Ruper Ordorika, Pixuae, Group Doueh & Cheveu, Kokoko! eta Piniol taldeek parte hartuko duten. Azkenik, arratsaldeko seietan, Arrasaterako bidea hartuko dute. Izena eman nahi duenak, AEDra jo beharko du maiatzaren 26a baino lehen; prezioa 40 eurokoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak