Dragoikoak Guadalajarara doaz, Espainiako Aerobik Txapelketara

Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldekoak Guadalajarara joango dira asteburuan Espainiako Aerobik Txapelketan esku hartzera. Uxue Azkue, Araitz Altube, Noah Berrocal, Izaskun Gartzia, Nahia Irazola eta Eider Lasanta izango dira Arrasateko ordezkariak.

Ez da lehenengo aldia Arrasate Dragoi Gimnasia Elkarteko ordezkariek Espainiako Txapelketan parte hartzen dutena, eta emaitza onak lortu izan dituzte, gainera. Bada, asteburuan Guadalajarara joango dira aurtengo edizioan esku hartzera. Hala, aipatutako gimnastetatik Uxue Azkuek eta Araitz Altubek bakarkako saioetan hartuko dute esku, eta baita taldeka eta hiruko modalitateetan ere. 

Ordizian Gipuzkoako Txapelketa, eta Musakolan erakustaldia

Bestalde, beste gimnasta koadrila Ordizian lehiatuko da asteburuan, bertan jokatuko dute-eta A eta B mailako Gipuzkoako txapelketa. Eta, domekan, berriz, Musakolako jaien bueltan erakustaldia egingo dute kiroldegian. Bertan Arrasateko taldeko gimnasta gazteenek –5-13 urte bitartekoak– urte osoan egindako lanak erakusteko aukera paregabea izango dute. Esku librean, pelotarekin, uztailarekin... eginiko dantzak ikusteko aukera izango da bertan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.