Arrasate Musikaleko 42 ikaslek Katalunian kontzertua eskaini zuten asteburuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko maiatzaren 10a

Gironako probintzian kokatzen den San Feliu de Guixols herrian igaro zuten asteburua Arrasate Musikaleko 42 ikaslek, eta bertan kontzertua eskaini zuten. Taldeko arduradunek adierazi dutenez "benetan arrakastatsua izan zen bertako esperientzia eta kontzertua oso atsegina eta gustukoa" izan zen.

Musakolako jaiak
Musakolako jaiak direla eta ohitura bihurtu den kontzertua eskainiko dute Arrasate Musikaleko Big band gazteak, Haize egur taldeak, orkestra gazteak eta Banda gazteak. Guztira 90 bat musikari igoko dira oholtzara. Kontzertua Santa Teresa elizan, maiatzaren 13an, zapatua, 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak