Mendia eta zinea maite dituztenentzat hitzordua bihar

Bilbao Mendi Film Festival-eko ikus entzunezko erakargarrienek Arrasaten egingo dute geldialdia, Besaide Mendizale Elkarteak antolatutako Mendi Tour ekimenaren barruan. Sei labur ikusteko aukera izango da 19:30ean Amaia Antzokian, eta sarreren prezioa bost eurokoa izango da.

Ikusgai egongo diren lanak, hauexek:

  • "E.B.C. 5300m" - Himalaya - 15 minutu. Bilbao Mendi Film Festibaleko 2016 labur onena.
  • "CROSSING HOME: A SKIER`S JOURNEY" - Sky eta abentura - 22 minutu.
  • "BOYS IN THE BUGS" - Eskalada - 18 minutu. Bilbao Mendi Film Festibaleko 2016 eskaladako film onena.
  • "THE TRAIL TO KAZBEGI" - BTT eta abentura - 15 minutu.
  • "LINK SAR WEST" - Alpinismoa - 32 minutu. Bilbao Mendi Film Festibaleko 2016 alpinismoko film onena.
  • "DODO`S DELIGHT" - Eskalada eta abentura - 18 minutu. Bilbao Mendi Film Festibaleko 2016 kirol eta abenturako film onena.

 

MENDI TOUR 2017 IS ON ROAD - ABIAN DA - EN MARCHA from Mendi Film Festival on Vimeo.

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.