Gertuko doinuak Orkestra Sinfonikoaren eta Goikobaluren kontzertuan

Imanol Gallego 2017ko mai. 7a, 10:36
Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoa zapatuko kontzertuan.

Zapatukoa Udaberriko Musikaldiaren zita garrantzitsuenetako bat izan zen, Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa eta Goikobalu abesbatza batu baitziren. Iker Olazabalen zuzendaritzapean, kontzertua, honelako emanaldietako ohiko errepertorio klasikotik aldendu, eta Itoiz taldearen hainbat abesti interpretatzeaz gain, Guridiren eta Arzamendiren obrak ere entzun ziren.

Herriko musikarien plaza izatea ere badu helburu Udaberriko Musikaldiak; hala, bada, dagoeneko klasiko bihurtu den Goikobalu Abesbatzaren eta Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak jende asko erakarri zuen Amaia antzokira.

Jendeak kontzertu klasiko bat espero arren, ez zen horrela izan, Iker Olazabal zuzendariak Juan Carlos Perez musikagileak Itoiz taldearendako sortutako doinuez baliatu baitzen emanaldi honetarako. "Perez berak moldatuko partitura jo dugu" dio Olazabal zuzendariak. Ez da lan erraza izan, Arrasateko emanaldiaren aurretik BOSek soilik intepretatutako partitura bat da-eta "Perezek egindako lanagatik zoriondu gaitu" esan du zuzendariak pozik.

Lau teilatu edo Marilyn abesti ezagunei arnas berria ematea lortu zuen Arrasateko orkestra sinfonikoak, eta erantzun gisa, herrikideek txalo zaparrada handi batekin zoriodun zituzten musikariak.

Zati klasikoena

Kontzertuaren lehen zatian orkestra bakarrik aritu zen arren, bigarrenean ez zen horrela izan. Olazabalek doinu klasikoagoak aukeratu zituen Goikobalukoekin batera aritzeko. Zati honetan ere, doinuak ez dira urritikoak izan  Juan Arzamendiren Oihuska eta Jesus Guridiren Eusko irudiak eskaini baitzituzten.

Emanaldiak oso zapore utzi zuen, Amaia antzokian batutako entzuleek bi Bis eskatu baitzituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak