Laubideko urteroko hitzorduak ez du kalerik egin, Laubideko parkean saskibaloi saskiak jarrita pare osoa kantxa bilakatu dutelako LEKekoek eta Ointxe!-koek elkarlanean. Pentsa, guztira 110 talde izan dira lehian, eta 600 neska mutiko inguru. Kategoria ezberdinetan hartu dute esku, eta hauek izan dira maila bakoitzean irabazleak: All Stars, Antipiedras, Boom chiks, Mondrators, Arrasate girls eta Lakers.