Arrasateko gizon bat atxilotu dute droga-trafiko delitua egotzita

Jokin Guridi 2017ko mai. 5a, 14:21

Taberna barnean sustantzia estupefazienteak saltzea leporatu diote bertako zerbitzariari eta  droga komunean ezkutatzen ari zela atzeman zuen Ertzaintzak atzo, San Andres auzoko taberna batean.

Deba-Urolako Ertzain-etxeko agenteek Arrasateko San Andres auzoan dagoen taberna batean egindako drogen aurkako operatiboan 43 urteko gizon bat atxilotu zuten ostegun arratsaldean. Gizona zerbitzari lanetan aritzen zen tabernan jabea egoten ez zen tartean.

Ertzaintzako agenteak tabako pakete bat komun baten azpian ezkutatzen ari zen gizon bat atzeman ondoren, erakutsitako jarrerak agentearengan susmoak piztu zituen eta gizona identifikatu eta miatzera ekin zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, tabako paketean sustantzia estupefaziente baten 15 dosi aurkitu zituzten lehen miaketa batean, eta jarraian gizonaren gauzen artean beste 47 dosi gehiago, 3 tableta haxix eta 4 marihuana ezkur aurkitu zituzten. Honetaz gain, 1.392 euro ere gainean zeramatzan gizonak.

Hau ikusirik, ertzainek gizona atxilotu eta Ertzain-etxera eraman zuten ondoren epailearen aurrera eramateko egin beharreko eginbideak burutzera.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak