Arrasate Musikaletik, Arantzazu Idigorasek zuzentzen dituen hiru talde joango dira, eta, han, Arrasateko eta Sant Feliuko musika eskolen arteko elkartruke musikala egingo dute. Joan den urtean, Kataluniakoek Arrasaten emanaldia eskaini zuten, eta, harremanak sendotu dituztenez, aurten alderantzizko bidaia egingo dute. Arrasatekoak Katalunia aldera joango dira musikaz eta esperientzia horretaz gozatu nahian.