Aste Kulturala ospatuko dute Corazon de Encina elkartean

Ane Vitoria 2017ko mai. 5a, 11:41

Bihar, zapatua, hasiko da Aste Kulturala extremadurarren elkartean eta astebete iraungo du. 17. urteurren honetan, hainbat izango dira Corazon de Encina elkartean eskainiko diren ekintzak; hain zuzen, gazteei eta nagusiei zuzenduta egongo dira. 

Bihar arratsaldean emango zaio hasiera Aste Kulturalari, mahi-jokoen lehiaketekin; mus, tute eta txintxon karta-jokoen kanporaketekin, zehazki. Domekan ere mahai-jokoekin jarraituko dute; izan ere, kuatrola, domino eta billar kanporaketak izango dira. Maiatzaren 11n, eguena, umeentzako marrazki lehiaketa izango da arratsaldean, eta ondoren, txokolate-jana eta puzgarriak zentroko terrazan. horrez gainera, Extremadura, paisaiak, dantzak eta abar izeneko argazki erakusketa ere eskainiko dute.

Egubakoitzean, hilaren 12an, saiheski-jana izango da, eta, gaua girotu ahian, kontzertuak eskainiko dituzte: Javi Gil y Su Grupo eta Iker Alonso eta Sara Carmona izango dira.  Zentroko sevillana taldeak ere ikuskizuna eskainiko du, eta, jarraian, Azahar flamenko taldea ikusteko aukera ere izango da. Zapatuan, besteak beste, tortilla lehiaketa, lehendakariaren brindisa eta Raices Y Brotes eta Alegria De La Sierra folklore taldeen ikuskizunak izango dira. Aste Kulturaleko afaria egingo dute eta dantzaldia ere izango da. Asteari amaiera emateko, txikiteo herrikoia, txapelketen finalak eta sari banaketak izango dira domekan, hilaren 14an, hain zuzen ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak