30. Arrasate literatura lehiaketaren sari banaketa heltzear

Ane Vitoria 2017ko mai. 5a, 11:13

AED elkarteak antolatutako literatura lehiaketaren sari banaketa datorren eguenean izango da, Kulturateko Areto nagusian.

Ekitaldia Kulturateko areto nagusian izango da, hilaren 11n, eguenean, arratsaldeko zazpietan hasita. Aurtengo gonbidatu Unai Iturriaga bertsolari eta idazlea izango da. 30.ediziora 75 lan aurkeztu dira eta horiek hiru atal ezberdinetan banatu dituzte. Hain zuzen, ipuinen atala da lan gehien jaso dituena; izan ere, 39 lan aurkeztu dira kategoria horretara. Poesia atalera hamazortzi idatzizko aurkeztu dira eta bertso-paperen atalean ere hamazortzi lan jaso dira. Beste urte batzuekin alderatuz, orokorrean, parte hartzeak behera egin du. nagusiki, DBHkoen mailan lan gutxi aurkeztu direlako. Edozelan ere, epaimahaiek esku artean izan dituzten lanen gaineko balorazio positiboa egin dute. AEDk eskerrak eman nahi die epaimahai lanetan izan diren guztiei: Arrasate Herri Eskolako, Arizmendi Ikastolako eta Arrasateko Institutuko irakasle zein Unai Bergaretxe, Xabi Betzuen eta Olatz Ibarluzea bertsozaleei. 

Hauek dira aurtengo saridunak:

  • Ipuinen atalean, Unai Egidon, Lide Ezpeleta eta Izar Uranga, Saioa Coronado, Danel Herrarte, Oihana Arana, Sara Mantxola eta Maria Oses
  • Poesien atalean, Maren Tena, Danel Iturbe, Kattalin Linazisoro, Haizea Arana, Maria Oses eta Eneko Barberena
  • Bertso-paperen atalean, Leire Garcia eta Miriam Moya, Maren Tena eta Josune Nieto, Garazi Barrena, Bañat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okinak osatutako taldea, Haizea Arana, Oihana Arana eta Andoni Goitia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak