Euskal internazionalismoa omentzeko antzerkia domekan

Irudia: www.twitter.com

El Salvadorretik etorritako Tiempos Nuevos Teatro taldeak 'Erase una vez un Rey' antzerkia eskainiko du maiatzaren 7an. Seber Altube plazan izango da 13:00ean, eta eguraldi txarra eginez gero, Biterin egingo dute.

Antzerkiak botere harremanei buruzko gogoeta egiten du. Eskean bizi diren 3 lagunek, bizi diren testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoari ihes egin nahian umorea erabiltzen dute arma gisa. Pertsonaia batzuk sortzen dituzte eta berauek imitatzen dituzte, hauengan ohikoak diren dominazio eta botere harremanak eszenifikatuz. Erregeak, presidenteak, generalak eta beste pertsonaia batzuen errealitatea ikustarazten dute antzezlan honen bitartez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.