Aiora Renteria (Zea Mays): "Diskoak adierazten duen moduan, harro gaude orain arte egindako lanarekin"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mai. 4a, 12:35
Aiora Renteria (Zea Mays) Oñatiko gaztelekuan egindako kontzertuan.

Zea Mays talde bilbotarrak borobilduko du zazpigarren Kooltur Ostegunak musika zikloa, gaur 22:00etan Arrasateko gaztetxean. Emanaldian Harro –taldearen azken lanak–protagonismo berezia izango du, baina abeslariaren esanetan, lekua izango dute baita ere, 20 urte horietan ikur bihurtu diren pieza askok.

Urte askotako borrokaren eta lan handiaren ondorioz, izen handia du Euskal Herriko rock eszenan, mailaz maila irabazten joan dena. Rocka bere zentzu zabalenean, nabardura ugarirekin eta beti ideia berrietara irekita.

Proiektuak, taldekide beretsuekin, 20 urte bete ditu eta hori ospatzeko biran dabiltza. Are gehiago, kaleratu berri duten diskoak Harro izena dauka eta halakoa da emaitza, 20 urte pasa ostean, berrasmatzen dakien talde batek harrotasunez esateko modukoa.


Erlazionatuak

Airora Renteria (Zea Mays) Arrasate Irratian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017 mai 04 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak