Ointxe! zuzendaritza talde berri bila dabil

Egubakoitzeko Goiena paperean aurreratu moduan, Ointxe! saskibaloi kluba zuzendaritza taldea aldatzekotan dabil, eta talde berriek maiatzaren 15era arte izango dute aukera hautagaitza aurkezteko: "Une horretan, eta aurkeztutako hautagaitzen arauera, hurrengo pausoak erabakiko dira", adierazi dute klubetik.

"Egungo zuzendaritza taldeak aukera eskeini nahi dio klubari bultzada berri bat emango dion talde bati. Azken denboraldietan kluba narbarmen handitu da eta egun 300 jokalaritik gora biltzen ditu 20 talde eta saski eskolan banaturik; Ointxe! Gipuzkoako klub erreferenteetarikoa izatera heldu da. Norbaitek prozesu honen inguruan infromazio gehiago bildu nahiko balu, egungo presidente den Jon Basurkorekin harremanetan jar daiteke, ointxe@ointxe.eus helbide elektronikora email bat bidaliz".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.