Emakume migratzaile musulmanak identifikatu gura dituzte egitasmo horrekin, bereziki islamofobia jasaten dabiltzanak, eta gero horiek trebatuko dituzte halako egoera baten aurrean zelan erantzun jakiteko.
Gaiaren gainean interesa duten emakumeei bideratu diete maiatzaren 13an egingo duten saioa, eta haurren zaintza egongo dela iragarri dute.