5 eta 3 galduta laugarren postuan amaitu du liga Mondratek

Mondrateko jokalariak Tellatuberriren kantxan.

Zaldibian jokaturiko partidua ezin izan dute irabazi Mondrateko mutilek eta porrot horren ostean, denboraldiaren zati handienean sailkapeneko lehenengo postuan egon arren, laugarren postuan amaitu dute liga. Horren ondorioz, igoerako faseko partidua kanpoan jokatu beharko dute; Tolosan, Iurre taberna taldearen aurka datorren egubakoitzean.

Norgehiagoka irabazten hasi arren, ezin izan zioten markagailuari eutsi eta bigarren zatian hartu zuen aurre Tellatuberri taldeak. Ezer jokoan ez zuten arren, intentsitate handiz kantxaratu ziren Zaldibiakoak Uribarrenen esanetan. 4-1 galtzen joan ondoren, atezain-jokalaria erabili zuten eta emaitza estutu arren ezin izan zuten garaipena lortu, horrek igoera fasea jokatzerakoan ematen duen abantailarekin batera. Hala ere, indartsu eta ilusioz joango dira Mondratekoak Tolosara, aspalditik ezagutzen duten taldearen aurka irabazteko asmoz. Izan ere, ibilbidea batera hasi zuten bi taldeek eta mailaz ere elkarrekin igo dute birritan, beraz Uribarrenen arabera, derbi kutsua ere izango du partiduak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.