Herriko Gaztetxea haurrentzako aisialdi-gune

Xabi Gorostidi 2017ko api. 28a, 16:42

Arrasateko Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada 25 familia inguruk osatzen dute. Herrian haurrentzat aukera gutxi zeudela ikusirik, Gaztetxeko kideen babesa jaso zuten euren umeekin bertara joan, jolasak egin eta eraikinari probetxua ateratzeko. Bihar primeran pasatzeko Txiki Festa egingo dute, 18:00etan.

Kalea eta jolas parkeak haurren denbora pasarako lekurik kut- tunenak izan dira betidanik, baina neguan batez ere, aukera gutxi izaten dituzte leku horiek erabiltzeko.

Horri konponbidea aur- kitze aldera sortu zen Arrasa- teko Gaztetxeko Guraso eta Haurren Asanblada ikasturte hasieran. "Guztiz modu naturalean sortu zen. Kurtso hasieran, eguraldi onarekin hainbat gurasok plantea- tu genuen ea zer egin genezakeen negua heltzerakoan, eta Gaztetxea erabiltzeko ideia azaldu zen. Batzuek aterpe gisa ikusten zu- ten, beste batzuek aterpetik harago ekintzak antolatzeko gune bezala, eta pixkanaka forma ematen hasi ginen" azaldu dute asanbladako kideek.

Gaztetxekoen babes osoa

Gaztetxeko kideei proposamena helarazi bezain pronto hauek baiezko borobil batekin ireki zizkieten ateak. "Hasieratik ilusionatu ziren Gaztetxea haurrei zabaltzeko asmoarekin, eta erraztasun ugari eman dizkigute. Erabiltzen hasi aurretik dena garbi eta txukun uzteko konpromisoa hartu zuten, euren musi- ka kendu eta haurren musika jartzeko eskatzen ziguten, eta uneoro egon dira guri laguntzeko prest. Zentzu horretan esker oneko hitzak besterik ez ditugu Gaztetxeko kideentzat, primeran hartu gaituzte eta".

Hala, abendu aldean egin zuten lehen batzarra eta urtarrilean hasi ziren Gaztetxea erabiltzen. "Batzuetan aldez aurretik mozorroak eramateko edo marraz- kiak egiteko antolatu izan gara, baina beste batzuetan bertara joan eta jolastera mugatzen dira, haurrek ez baitute askoren beha- rrik ondo pasatzeko". Egun 25 familia inguruk osatzen dutetaldea, eta haurrentzako gauzak antolatzeko gogoa duen edonor izan daiteke bertako partaide.

Lehen ekintza sorta

Gaztetxeko kideek emandako babesa eskertzeko, herrira be- gira ekintzak antolatzea erabaki zuten. Asteazkenean haurren loari buruzko hitzaldia antolatu zuten, eta biharko Txiki Festa antolatu dute, haur guztiak eder- to pasa dezaten. "Txiki Festa egiteko ere Txatxilikoen lagun- tza izango dugu, eta hau ere eskertu nahiko genuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak