Arrasate Errugbi Taldeko Danel Argoitia eta Joseba Santa Cristinak hitzordu garrantzitsua dute asteburu honetan, Euskadiko Errugbi Selekzioarekin arituko baitira. Bi jokalari arrasatearrek Euskadiko Errugbi Federazioko zuzendari tekniko Jose Miguel Galdosen deia jaso zuten orain direla aste batzuk eta, honenbestez, konbinatu euskaldunak asteburu honetan burutuko duen kontzentrazioan hartuko dute parte.
Hitzordua zapatuan izango da, eta bertan 16 zein 18 urtez azpiko jokalariak izango dira. Deialdiko kide guztiak goizeko 10:00etan elkartuko dira Donostian, Aieteko errugbi zelaian, eta bertan lansaio arina burutuko dute. Elkarrekin bazkaldu ostean eguneko unerik garrantzitsuena helduko da arratsalde partean, orduantxe Euskal Selekzioak indarrak neurtuko baititu Nouvelle Akitaniaren kontra. Santa Cristinak 17:00etan jokatuko du 16 urtez azpikoekin; Argoitiak, berriz, 18:30ean egingo du salto berdegunera 18 urtez azpikoekin.
Informazio gehiago hemen.