Musikaldia Jaialdiaren baitan hiru ikuskizun asteburu honetan

Ane Vitoria 2017ko api. 28a, 10:26

Astebete iraungo du aurtengo Musikaldia Jaialdiaren XIII.edizioak. Gaur hasi eta maiatzaren 7an amaituko da; eta, tartean, sei ekitaldi ezberdin eskainiko dira. Asteburu honetan, hiru izango dira:  Anido, Soinu Magikoak eta Alos Quartet, hain zuzen.

Musikaldiaren lehenengo ekitaldia gaur arratsaldean izango da, 20:00etan,  Arrasateko Parrokian; Anido gitarra laukotea entzuteko aukera izango da. Gitarraren baliabide adierazkorrak garatu nahi ditu Anido-k; betiere, instrumentuaren funtsezko ezaugarriak galdu gabe. Gitarra talde hori musikagile ospetsuen lanen transkripzioez baliatzen da eta egungo euskal abestien moldaketak ere egiten ditu. Gainera, abesti berriagoak ere interpretatzen ditu laukoteak, askotariko musiken eraginak dituztenak: herri musika eta rock erritmoak, besteak beste.

Soinu Magikoak

Alberto Urretxo arrasatearrak bere proiektu berria aurkeztuko du: Soinu Magikoak. Ikuskizuna Amaia antzokian izango da bihar arratsaldeko 20:00etan. Toti Martinez de Lezea izango du bidelagun Urretxok proiektu honetan; izan ere, musika eta euskal mitologiaren ahozko transmisioa eskainiko baitira honetan. Soinu Magikoak lanak, Soinuaren Bidaia taldeak (Alberto Urretxo) interpretatutako musika piezak eta Toti Martinez de Lezeak aurkeztutako euskal mitologiako kondaira eta pertsonaien ikuspegia batzen ditu.

Domekan, beste laukote bat

Kulturateko areto nagusian izango da Alos Quartet laukotea domekan, arratsaldeko zortzietan. Garden hirugarren diskoa atera berri dute, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala jorratu dute bertan. Gainera, hamahiru konposizioz osaturiko disko horrek artista ezberdinen kolaborazioak ere biltzen ditu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak