Etxafuegoak jaurti eta gutxira, 18:30ean, buruhandiak auzoko gaztetxoak beldurtzen ahaleginduko dira, eta 19:00etan, jokoak, txokolatada eta bestelako ekintzak egingo dituzte San Andreseko Gazte Txokoan.
Jaietako lehen eguna borobiltzeko Javisound-ek dantzaldia eskainiko du, auzotarrei dantzarako gonbidapena eginez.
Bigantxak eta kontzertuak bihar
Etxafuegoen hotsekin hasiko dute eguna bihar, eta jarraian, 11:30ean puzgarriak egongo dira. 13:00etan poteo herrikoari ekingo diote Sakatu elektrotxarangaren laguntzarekin, eta behin hau eginda, auzo bazkaria egingo dute 15:00etan. Opariren bat edo beste banatzeaz gain, auzotarren argazkia ere aterako dute bertan. 17:15ean bigantxak izango dira Hiruki plazan, eta gauean kontzertuen txanda izango da. 23:00etatik aurrera Los WC, B.A.R., Crap eta Cruce de Caminos taldeak igoko dira Gudarien plazako oholtza gainera.
Arkada Social eta Aggressive Combat
Bi talde arrasatearrek kontzertua eskainiko dute domeka gauez, baina aurretik umeentzako Patrulla Canina ikuskizuna ere izango da, 17:00etan.
Astelehenean, aldiz, 12:00etako mezaren ostean helduentzako bazkaria egingo dute Etxaluzen. Bertan ere, opariak banatuko dituzte, eta 18:00etako etxafuegoekin agur esango diete jaiei.