Apirilaren 27an ospatzen da San Prudentzio jaia Gasteizen eta ohitura da arratsalde partean Erretreta jotzea Udaletxe eta Diputazioaren inguruetan. Historialarien arabera, Erdi Aroan omen du bere jatorria doinu honek eta gasteiztarrei harresietako ateak ixtera zihoazela adierazten zien antzinako martxa militar baten kopia omen da. Arrasaten 2016an hasi ziren doinu hau San Prudentzio egunean interpretatzen Arrasate Musikaleko Erretreteroak eta bigarren urtez jarraian Monterron Jauregiko balkoitik beraien erretreta partikularra interpretatuko dute arratsaldeko 19:00etan.
Saxofoi eta gaita kontzertua larunbatean
Apirliralen 29an, larunbata, Arrasate Musikaleko saxofoi eta gaita ikasleen kontzertua izango da Musika eskolan, eguerdiko 12:30tan. Mariom Fernandinoren saxofoi ikasleak eta Domentx Ucinen gaita ikasleak izango dira protagonista eta instrumentu bakoitzak bere aldetik eta baita biak batera ere hainbat pieza interpretatuko dituzte. Sarrera doanekoa izango da.