Erakundean lanean 25 urte bete dituzten langileei oroigarrizko erlojuak banatu dituzte Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Ospitalean gaixotasun mentalak, garuneko erasanak eta desgaitasun intelektuala dituzten pertsonak zaintzen dira, baita pertsona nagusiak ere, eta San Benito Mennik sortu zuen.
Langileei eginiko omenaldi hau sortzailearen heriotzaren 103. urteurrenean egingo diren ekintzen barruan biltzen da. Aste osoan zehar ekitaldi desberdinak egiten ari dira San Benito Menni gogoratzeko. Besteak beste, bere bizitzaren inguruko hitzaldiak, eukaristiak, hamarretakoak eta Juanjo Iturrioz akordeoi jolearen eta Juan Carlos Irizar oñatiarraren kontzertuak. Ekitaldi guztietan ospitaleko langile, lagun eta erabiltzaileak parte hartzen dute.
San Benito Menni Milanen jaio zen 1841ean eta Dinanen, Frantzian, hil zen 1914aren apirilaren 24ean. Arrasateko ospitalearen eta Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Arreba Abegikorren Kongregazioaren sortzailea izan zen, eta baita San Juan de Diosen Anaien Kongregazioaren sortzailea beste batzuekin batera.