Txirrindularitzako ikasgai ederra izan da asteburuan Portabicis.com taldeko ordezkariek Zegaman jasotakoa, estatu osotik etorritako lurraldetako selekzio askotako ordezkarien kontra neurtu zituzten-eta indarrak. Izan ere, gazte mailako hitzordurik nagusienetakoa izaten da urtero Gipuzkoan antolatzen dutena. Antolatzaileek 120 kilometrotako ibilbidea prestatu zuten Goierri aldean, eta ziklistek Atagoiti, Liernia, Aztiri eta Barbariko malda gogorrei egin behar izan zieten aurre. Ez dira mendate luzeak, baina bata bestearen jarraian min handia egin zuten tropelean.
Bada, Euskadiko selekzioko Unai Iribar izan zen Gipuzkoako klasikoko onena, eta gurekoen artean Ulmako ziklista oñatiarrak eta Portabicis.com taldeko ordezkariak izan ziren.