Hiru autoren arteko istripua izan da Eroskiko biribilgunetik gertu

Udaltzainak zirkulazioa bideratzen, istripua dela-eta.

Hiru autok egin dute talka 7:45 inguruan Gi-627 errepidean, Arrasatetik Bergara alderako saihesbidean, Eroskiko biribilgunetik gertu. Zauriturik ez da izan Ertzaintzaren esanetan, baina auto pilaketa sortzen dabil.

Garabiak eskatu dituzte autoak kentzeko istripu lekutik. Horiek iritsi bitartean errei bat itxita dago, Aretxabaletatik Bergara alderako zirkulazioarena, baina saihesbidea zabalik dago eta autoei txandaka ematen diete pasoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.