Irene Murua "bikain" Espainiako Selekzioarekin

Mirari Altube Arrese 2017ko apirilaren 24a

Irene Murua Espainiako Selekzioarekin. Argazkia: Ointxe.

Arrasateko Mondragon Unibertsitateko lehenengo mailako kadetea den Irene Muruak Espainiako Selekzioarekin jardun du Zaragozan jokatutako txapelketan. Kadeteekin hasi zen jokatzen eta gero jubeniletara igo zuten; bikain moldatu zen horiekin ere.

Espainiako selekzioak, gainera, irabazi egin zuen finala: 51-45. Eta Arrasateko jokalariak izan zuen zeresana garaipen horretan 11 puntu saskiratu zituen eta. "Irene oso ondo ibili da eta txapelketan gora egin du", jakinarazi dute Ointxeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak