"Guretzako esperientzia bikaina izango da, areto futbol alorrean aurrera pausuak eman ahal izateko. Esan digutenez txapelketa honetan talde oso onak daude, eta Mondrate onenen artean egotea ilusio handia da".
Gehien gustatzen zaien kirola praktikatzeaz gain, zukua aterako diote bidaiari. "Txapelketa jokatzeaz gain, beste ekintza batzuk egingo ditugu, hala nola, aquaparkera irteera, jolasak, eta hitzaldiak.
Bidaia finantzatzeko txartelak
Era honetako bidaiek gastu handia suposatzen dutenez, bi euroko laguntza txartelak jarri dituzte salgai Etxoste eta Goxoa tabernetan. "Kostu gehien duena, autobusa da. Beraz, ea txartelekin eta bestelako ekintzekin ahalik eta diru gehien pilatzea lortzen dugun".