Lehen ekintzak Guraso eta Haur Asanbladaren eskutik

Irudia: www.vanidades.com

Eguraldi kaxkarrarekin Arrasaten aterpe gutxi dagoela ikusirik, herriko guraso talde batek Gaztetxea umeen aisialdirako espazio gisa erabiltzeko eskaria egin zieten bertako kideei. Oniritzia jaso ostean 'Arrasateko Guraso eta Haur Asanblada' eratu zuten, eta jada hasi dira ekintza ezberdinak antolatzen.

Hartxoaren loari buruzko hitzaldia

Horietako lehena eguazten arratsalderako antolatu dute, Gaztetxearen eta Sabeletik Mundurarekin  elkarlanean. Bertan Nahia Alkortak 6 urte bitarteko haurren loaren nondik norakoak landuko ditu, guraso zein haurren loa ahalik eta hobeto uztartzeko irizpideak emateko. Hitzordua 17:30ean hasiko eta sarrera borondatera izango da.

Txiki Festa, zapatuan

Bigarren ekintza zapaturako antolatu duten Txiki Festa izango da. Haurrek primeran pasa dezaten, erromeria, jokoak, parranda eta merendola egingo dituzte Gaztetxean 18:00etatik aurrera.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.