Pottogorrien Egunaren barruan, hainbat ekintza

Arrasateko Gaztetxearen 26. urteurrena opsatzeko ekitaldien barruan, Gorputz Askeen Asanbladaren edo Pottogorriak Taldearen ospakizunen txanda izan da gaur.

Arrasateko Gaztetxearen barruan dauden hiru asanbladetako bat da Gorputz Askeen Asanblada edo Pottogorriak Taldea, eta Gaztetxearen 26. urteurrenaren barruan, gaur izan dituzte ospakizun ekitaldiak.

Arratsaldean, mural bat margotu dute Seber Altube plazan, eta argitaratu berri duten fanzinea ere aurkeztu dute. Urtebetean taldeak burututako ekintzak jasotzen ditu fanzineak, eta asmoa da aurrerantzean bi hilean behin argitaratzea.

Iluntzean karropoteoa egin dute, eta gero, abesti tradizionalei letra moldatuta, kantu-afaria Gaztetxean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.