Arrasateko lau autoeskola ikertzen dihardute, ustez prezioak adostearren

Lehiaren Euskal Agintaritzan partikular batek Errenteriako lau autoeskolak ustez lehiaren arauak apurtzen zituztela salatu zuen, eta Arrasatekoen gaineko ikerketa, berriz, ofizioz hasi zuten. Hala, aurre ikerketa baten ostean, espedientea ireki diete orain.

18 hilabeteko epea daukate orain irekitako espediente hori ixteko, eta ikerketak dirauen denbora tarte horretan autoeskolek alegazioak egiteko aukera izango dute. Arrasate Autoeskola, Leniz Autoeskola, Peñakoba Autoeskola SL eta Telleria Autoeskola dira ikertuak izaten ari diren Arrasateko autoeskolak.

Errenteriako eta Arrasateko zortzi autoeskola horiek ustez leiaren defentsarako 15/2007 legea urratzen ariko lirateke, prezioak adostuaz lehiaren arauak hautsita. 

Lege horrek jasotzen duenez, enpresok euren negozio-bolumenaren %1etik %10era arteko isunak jaso ditzakete lege urraketa frogatzen baldin bada.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.