Tituludun langabe ekintzaileen bila

Ane Vitoria 2017ko api. 20a, 14:44

Mondragon Unibertsitatea eta ISEA tituludun langabe ekintzaileen bila ari dira. Ekintzailetza-proiektuak garatzeko asmotan, hautatuek oinarri teknologikoa duen enpresa batean sei hilabetez arituko dira.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta enpresa-zerbitzu aurreratuetan berrikuntzak jorratzen dituen ISEA kooperatibak,  <<Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3)!>> proiektuaren hirugarren edizioa martxan jarri dute; aurtengo leloa <<Gazte ekintzaileak bilatzen ditugu ... etorkizuna elkarrekin eraikitzeko!>> izanik. Proiektu honen xedea, ekimenaren bitartez, ekintzaile-sena duten gazte tituludun langabeak bilatzea eta euskal enpresetan ekintzailetza prozesuak gara ditzaten da. E3! proiektuak, Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa du Euskal Herriko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (2014-2020) esparruan, zeina Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen. Gainera, ekintzailetzarekin konprometituta dauden euskal enpresek hartzen dute parte. 

Proiektuan parte-hartzeko baldintzak

Hautagaiak langabeak izan behar dira eta izena emanda izan behar dute Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren Fitxategian. Horrez gainera, 16-30 urte bitarteko gazteak izan beharko dira, unibertsitateko titulu ofiziala edo erdi zein goi mailako LH titulua dutenak. Bi baldintza horiek kontuan izanik, Euskadiko gazte guztiek parte ahal izango dute E3! proiektuan. 

Pertsonen hautaketa proiektuan parte-hartzen dituzten enpresek egingo dute, bati-bat, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Gainera, ekintzaileei kontratuak egingo zaizkie, proiektuak garatuko dituzten enpresetan. Hautatuek sei hilabetez arduraldi osoa eskaintzeko konpromisoa hartuko dute eta horren truk, ordainsari ekonomikoa jasoko dute. 

Interesa dutenek, e3.mgep@mondragon.com helbidera bidali beharko dute curriculuma, edota 943739714 telefono zenbakira deitu. Izena emateko epe muga maiatzaren 2a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak